XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baina iritsi zen Holger eta akabo bakea eta zoriontasuna.

Holger begira-begira gelditu zen, lurrean zainak bota balitu bezalaxe.

Gero eskuak jaso eta ahoa irekiz harridura itxurak egiten hasi zen.

- Grete! Grete! Zatoz! Agudo! Ikus ezazu. Izugarria. Nire anaia txikia.

Hiltzeko modukoa! Amak ez zuen bi aldiz esan beharrik izan.

Berak ere eskuak burura eraman zituen eta txundituta gelditu zen Beni begira Superman bera izango balitz bezalaxe.

- Sinestezinezkoa! zizpuruka Holger.

- Zeuk bakarrik garbitu al duzu burua? Bainatu egin al zara? Horrelaxe, ez hau eta ez hori, eguerdi garaian?.

@- Utzi bakean @- marmarrean Benek katilura begira.

- Ez! Ez! Ez! - Oraingoan ama zen.

- Lorategi batean bezalakoxe usaina dago gaur hemen - esan zuen Holgerrek.

- Ohartuta nengoen - Oraingoan ama.

- Esaiguzu, esaiguzu...- Oraingoan ama eta Holger biok batera.

- Ez ote duzu gero nire perfumea eman?- Oraingoan ama.

- Barru-barrutik usaindu zuen bere ondora joanda.

- Ez, Horsten lozioa da.

- Bizarra kentzeko erabiltzen duena esan zuen. Bai ala ez?.

Benek ia ohartezinezko baiezpen zeinu bat egin zuen.

Pixkanaka-pixkanaka aulki bazterreraino irristatu zen lasterka bizian ospa egiteko.

Ez zegoen Holger lasaierazterik.

- Aitaren lozioa! Gehiegizkoa! Bizarra ere kendu al duzu?.

- Baaai - esan zuen Benek arrantzaka bezala salto bat eginez desagertu baino lehen.